lunes, 5 de mayo de 2008

EGOISTA RESPONTSABLEAK EDO IRRESPONTSABLEAK?


Gaur egungo gizartean gero eta gehiago jotzen dugu indibidualismora eta bakoitzak bere buruari begiratzen dio, bere interesei, eta bost axola ingurukoak. Baina ze puntutaraino da guzti hau egia? Egoista edo berekoia izatea erraza al da? Ez dakit, pentsatzen dut hori pertsona bakoitzaren arabera dagoela. Behin lagun batek zera esan zidan, zoriontsu izan nahi baduzu zera izan behar duzu” Egoista responsable” , hots, zure burua izan behar du lehenengoa eta zure interesen alde borrokatu behar duzu iñori kalterik egin gabe. Erraza da esaten, baina egitea hain erraza balitz. Bestalde, beste puntan ditugu nartzisistak, hauek egoista irrespontsableak direla esan genezake, hots, bere buruarengatik bakarrik begiratzen dutenak eta berdin zaie ondokoari min egin edo eman behar badiote beren helburuak lortzeko. Zu zer zara, arduratsua ala arduragabea zure jokabide edo jarrerekiko? Edo arduratsuegia eta beti besteengan zaude pentsatzen? Oreka bat bilatu behar da eta oreka horren bila saiatu behar dugu.

ZURE BIKOTEKIDEAREN HOBBY EDO GUSTU BERDINAK IZATEA BEHARREZKOA AL DA DENA ONGI JOAN DADIN?


Esaerekin jarraituz, bada erdaraz esaera bat zera dioena: “ Los polos opuestos se atraen”, baina hau horrela al da? Bikotekidearen barruan izaera, gustu, afizio, etab. ezberdinak izatea ona ala kaltegarria izan al daiteke? Nik ez dut batere argi galdera onen erantzuna. Afizio berdinak izan ezkero, egia da gauza asko elkarrekin egin ditzazkegula eta primeran pasa, baina beharbada denbora gehiegi elkarrekin? Lotura gehiegi elkarrekiko? Eta zer gertatzen da izakerarekin? Oso izaera indartsua duena ahulagoa duen batekin hobeto konponduko al da? Edo bi izaera indartsu elkarren ondoan beharrezkoak dira bakoitzak berea tinko defenditu eta aurrera eraman ahal izateko? Edo bi izaera ahul hobeto? Ez nago ziur, bikote bakoitza mundu bat dela uste dut eta garrantzitsuena nire uste malgutasunez jokatzea da bai izakerari dagokionez bai afizioei dagokienez ere.

FAMILIA ETA GURE BURUHAUSTEAK


Bada erderaz oso ezaguna den esaldia: “ La familia no la eliges tú pero los amigos sí”. Hau esan zuenak bazekien zer esaten zuen. Familia oso zutabe garrantzitsua da gure bizitzan eta gehienok arazoren bat dugunean familiarengana jotzen dugu. Baina batzuetan familia bera izan daiteke arazoa edo buruhaustea. Lehengo egunean lagun batekin hitzegiten nengoen eta berak zioen bere amaginarrebarekin ez zekiela zer egin, bere bizitzan iñolako errespetorik gabe sartzen zela eta berarentzako guztiz normalak zirela esaten zituen gauzak edo egiten zituenak. Badirudi bizitza honetan zure gurasoek dena eman dutela zuregatik eta horregatik zuk dena jasateko prest egon behar duzula, hala gauza onak nola ez hain onak (zuretzako izan ere beraientzako munduko onenak dira). Eskerrak lagun onak ere existitzen diren!!!!

KAIXO, ZER MODUZ?


Egun zoragarria dugu gaurkoa, bai horixe, eta bat-batean zer moduz galdera entzun eta dena ankaz gora jartzen zaigu. Zer moduz? Entzun eta gure buruari galdetzen diogu berehala: zer nahi ote du erantzutea? Ongi eta kitto, edo aurreko egunean aipatu nionari buruzko zerbait zeina ez dudan gehiago aipatu ere egin nahi, edo lanari buruzko zerbait edo … Askotan galdera horrek beldurra ematen digu ez baitakigu ziur zer erantzun edo baldin badakigu ere askotan ez dugu erantzun nahi. Bera, zer moduz galdetzen digutenean, hortxe jartzen gara izugarrizko istorioak kontatzen edo beste batzuetan gorri-gorri ez baitugu galdera horren atzean dagoena erantzun nahi. Bueno, eta zu zer moduz?? Erantzuteko gogoa ematen du askotan, ezta??

PENTSAMENDU POSITIBOA: GURE GEETAN DAGO EDO HORI TXIKITATIK EDO EZ HAIN TXIKITATIK LANDU DAITEKE?


Zaila da egunerokotasunari beti baikor eta energia guztiarekin erantzutea, baina egia da ere batzuk besteek baino errazago aurre egiten diegula eguneroko arazo edo jardunei. Zergatik gertatzen da hau? Geneek ba al dute zer esanik honetan? Zientifikoki frogatuta al dago hau? Interesgarria izango litzateke azterketa hori burutzea, burutzea baldin badago behintzat. Hain gauza konplexua dira geneak, ziur nago imaginatu ere ezin dezakegun informazioa gordetzen dutela. Dena den, demagun geneek badutela eragina, baina geneek soilik? Inguruak ez al gaitu baldintzatzen? Familiak, eskolak, lagunek, ... Noski baietz, eta zer esanik ez komunikabideek. Egunero telebista piztu eta notizia “ tremendista” horietako bat baino ez dugu topatzen eta gure jarrera honen aurrean zein da? Besterik gabe jasotzen dugu kontatzen digutena edo kritikoak gara kontatzen diguten horrekin? Pasiboki jasotzen dugun horrek modu kritikoan jokatuko bagenu baino eragin gehiago al du gure pentsamenduarengan? Nere ustez bai, eta noski dena negatiboki ikusteko joera duen horrengan oraindik eragina handiagoa izango da.

Psikologoen arabera, jarrera edo gertaera negatiboetaz ohartzeko askoz ere ohitura gehiago dugu eta gainera hauei intentsitate handiagoa ematen diegu, batetik hamarrerako eskalan zortziko intentsitatea emango genieke. Pentsamendu positiboei, aldiz, askotan ez diegu erreparatu ere egiten eta oso intentsitate txikia ematen diegu, hots, zerbait izugarri ona gertatu behar du beraiengan erreparatu ahal izateko. Ez al da hau tristea? Gertaera edo jokabide negatiboak nahiz eta txikiak izan berehala ohartzen gara horietaz.

Aurrekoaz gain, argi dago pertsona batzuengan beste batzuengan baina eragin handiagoa dutela pentsamendu negatiboek eta esango nuke, txikiagoa positiboak. Hau geneengatik bakarrik ote da?? Ez noski, aurrez esan dudan bezala txikitako heziketak, bai familia giroan,bai eskolan nola kalean zer esan handia du eta kolektibo hauek haurrarengan izan duten eragin positibo edo negatiboaren arabera jokatuko du haurrak. Egia da, haur guztiengan eragin horiek ere ez dutela intentsitate berdina.

Bukatzeko, esan nahi dut heziketa baikor eta sano bat ezinbestekoa dela gizaki horrek garapen egoki bat izan dezan.