lunes, 5 de mayo de 2008

EGOISTA RESPONTSABLEAK EDO IRRESPONTSABLEAK?


Gaur egungo gizartean gero eta gehiago jotzen dugu indibidualismora eta bakoitzak bere buruari begiratzen dio, bere interesei, eta bost axola ingurukoak. Baina ze puntutaraino da guzti hau egia? Egoista edo berekoia izatea erraza al da? Ez dakit, pentsatzen dut hori pertsona bakoitzaren arabera dagoela. Behin lagun batek zera esan zidan, zoriontsu izan nahi baduzu zera izan behar duzu” Egoista responsable” , hots, zure burua izan behar du lehenengoa eta zure interesen alde borrokatu behar duzu iƱori kalterik egin gabe. Erraza da esaten, baina egitea hain erraza balitz. Bestalde, beste puntan ditugu nartzisistak, hauek egoista irrespontsableak direla esan genezake, hots, bere buruarengatik bakarrik begiratzen dutenak eta berdin zaie ondokoari min egin edo eman behar badiote beren helburuak lortzeko. Zu zer zara, arduratsua ala arduragabea zure jokabide edo jarrerekiko? Edo arduratsuegia eta beti besteengan zaude pentsatzen? Oreka bat bilatu behar da eta oreka horren bila saiatu behar dugu.

No hay comentarios: